Blogeko orriak

2011/05/22

Hau da nire azken ariketa. Ikasgai honekin hasi nintzenean ez nuen espero hainbeste ikastea, egia da. Hala ere, ordenagailuan ordu batzuk pasa ondoren, tresna guztiak erabiltzea eta egokitzea lortu dut. Orain denbora beharko dut praktikarekin jarraitzeko.
Kontzeptu mapa: Zer ikasi dut?


BALIABIDEEN GIDA

WEBQUEST EGUZKI SISTEMA

2011/05/14

EGILE TRESNAK

Web Ardora.net
Egile tresnak irakasleei bere eguneroko lana antolatzen laguntzeko aplikazioak dira. Oso funtzionalak dira jarduera eta aplikazio txikiak sortzeko orduan. Eskaintzen dituzten aukeren artean jarduerak sortu, antolatu, osagai ezberdinak elkarri lotu...
Egile tresna ezberdinak daude: Jclic, Cuadernia, webArdora.net, Hot Potatoes, Tux Paint besteak beste.
WebArdora.net: Weberako eskola ariketak sortzeko erabiltzen da. Irakasleentzako informatika aplikazio bat da, beraien ariketak sortzeko, html formatoan. Ariketa hauek ikasleek era errazean erabiliko dituzte. 45 ariketa ezberdin baino gehiago sor daitezke. Adibidez gurutzegramak, hizki-zopak, hutsuneak betetzeko ariketak, grafiko panelak, erlojuak... Gainera, 10 orri multimedia baino gehiago: galeriak, irudien panoramikak...
Tresna honen bidez irakasleak bere ahalegin handiena jardueran bakarrik egin behar du, ez bere informatika trataeran.
Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleentzat oso interesgarria izan daiteke aplikazio hau. Oso praktikoa da arlo honetan jarduerak erabat irekiak direlako eta irakasle berak helburuak eta metodologiak definitzen dituelako. Heziketa Berezian norbanakoaren garrantzia zein den jakinda, holako programa bat oso interesgarria da bakoitzari bere jarduerak prestatzeko.
Jarduerarik erabilgarrienak hauek izan daitezke: puzzleak, testuak lantzeko gurutzegramak, hizki-zopak, esaldiak betetzeko ariketak... Ikusmen urritasunaren kasuan Ardora erabiltzea badago pantaila irakurle baten bidez. Urritasun motore kasuan sagua eta puntero berezien bidez.
Irudiak erabil daitezke ariketa ezberdinak sortzeko, baita soinuaren bidez ere. Autonomia lantzeko ariketa ezberdinak proposatzen dira: txanponak eta bileteak zenbatzea, erlojua erabiltzeko ariketak...
Hizkuntzarekin ez dago arazorik aplikazio hau erabiltzeko orduan.

ONDORIOAK

Aldizkaria bukatu ondoren, ondorio batzuk atera ditut:
  • Gaur egun, gure gizartea teknologien garaian sartuta dagoenez arlo guztietan teknologia presentzia ikus dezakegu. Gizarte honek gure ikasleei teknologia berrien formakuntza eskatzen die eta gure ardura da formakuntza hau era egokian ematea.
  • Eskola askotan ez dute denborarik izan teknologia berrien ezaguerak eguneratzeko eta erronka handia suposatzen zaie: ohiturak aldatzea, erabilgarritasuna aurkitzea eta abar.
  • Formakuntzan irakaslegoak ardura handia du gero ikastaroetan ikusi duten praktikan jartzeko eta erabiltzeko. Nik askotan galdera bat planteatzen dut: denbora eza edo gogo eza?
  • Gaur egungo ikasleak oso ohituta daude teknologia berriak ikusten: jaio direnetik eskura eduki dituzte eta askotan irakaslegoak baino hobeto erabiltzen dituzte. Honek aldaketa bat suposatzen du eta irakasleen papera alda daiteke. Ikasleek tresna hauek erabiltzen dakitenez irakasleek ondo erabiltzen irakatsi behar diete eta, oso garrantzitsua, hau onartu egin behar dute lana elkarrekin egiteko. Irakasleak ikasten lagunduko die, bidea erakutsiko die, zer ikasi behar duten esango die.
  • Baliabide berriak oso interesgarriak iruditu zaizkit. Ikasleen erritmoa errespetatzeko eta beraien beharretara egokitzeko. Etapa berri hau ilusioz hartu behar dugu eta denon artean aurrera eraman behar dugu, laguntza eskatuz eta gure zailtasunak onartuz.
  • Practicuma egin dudanean gaurko umeekin harrituta geratu nintzen ordenagailua nola erabiltzen duten ikusita. Irakasleen irakasle bihurtzen dira askotan.